Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa. Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.
Zahar-etxe batean jaso omen zuen Azkuek dantza kantatu hau:
No supo continuar la asilada de cuyos labios aprendí esta linda variante [Bere ezpainetatik aldaera eder hau ikasi nuen asilatuak, ez zuen segitzen asmatu] (Azkue, 1990, 280)
Kantaren letra hau da:
Sagarraren adarraren puntaren puntan
txoriñoa zegoen kantari eta dantzari
txiruliruli, txiruliruli (Azkue, 1990, 280)