Sunbillako Almute dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Saskito dantza, Almute dantza, Opor dantza
Azalpena: 

Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa. Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.

Beste kasu batzuen kontrara, dantza honi Almute dantza deitzen dio A. Donostiak eta ez «Sagarraren adarraren». 1913an jaso zuen dantza hau Sunbillan.

Hauxe da dantza honen melodiarekin doan letra:

Sagarraren adarraren igarraren

Puntaren puntaren puntan

Txoria zegoen kantari:

Oi xiruliruli, ruliruli,

Oi xirurirulet:

Nork dantzatuko du soñu ori? (Donostia, 1994, 2143)

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA