Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa. Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.
Azkuek dantza kantatu honen ematen duen laugarren bertsioa da eta Erro herrian jasota dago.
Kantaren letra hauxe da:
Sagarraren adarraren puntaren puntan
txoriñoa zegoen kantari
Ai, txirubirubi
ai, txirubirubi
Non billakaturen dugu soñu ori
Sari, aldera zak zangoño ori
F. Arrarasek ere jaso zuen dantza honen deskribapena eta melodia eta «Saskito dantza» izena ematen dio.