Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa. Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.
1917an jaso zion Aita Donostiak Alkotzen (Ultzama, NG) Iraizotzen bizi zen Labaindar bati (Donostia, 1994, 1883). Beraz, zehazki nongoa zen hartutako melodia ez dago jakiterik. Hala ere, argitalpen hau osatu zutenek Labaiengo gisa aurkeztu zuten.
Gainontzeko Almute dantzek bezala, honek ere bazuen bere letra:
Sagarraren i(g)arraren puntaren puntan
txoriñoa zegoen kantari
Ai, txiruli ruli; ai!, txiruli ruli
nork soñatuko du soñu ori (Donostia, 1994, 1883)