Agoizko dantzak herriko festen egun nagusian dantzatzen dira. Hamarretakoaren ondoren, parte-hartzaileek, beren janzkeragatik bereizitako bi bandotan banatuta, kalejira bat egiten dute Agoitzeko kaleetan zehar, Nafarroa Behereko plazan biltzeko. Bertan, ezpata dantzak dantzatzen dituzte, bi aldeetako borrokaldia irudikatuz. Dantzariak zortzinako eskuadroietan biltzen dira. Bakearen sinadura ezpata-arrosa baten bidez irudikatzen da (hemen «idulki zinta dantza» deitzen zaio), eta Nafarroako err...irakurri gehiago
Agoizko dantzak herriko festen egun nagusian dantzatzen dira. Hamarretakoaren ondoren, parte-hartzaileek, beren janzkeragatik bereizitako bi bandotan banatuta, kalejira bat egiten dute Agoitzeko kaleetan zehar, Nafarroa Behereko plazan biltzeko. Bertan, ezpata dantzak dantzatzen dituzte, bi aldeetako borrokaldia irudikatuz. Dantzariak zortzinako eskuadroietan biltzen dira. Bakearen sinadura ezpata-arrosa baten bidez irudikatzen da (hemen «idulki zinta dantza» deitzen zaio), eta Nafarroako erregina irudikatzen duen pertsonaia bat igotzen da bertara. Bi aldeetako kapitainek, ezpatak lurrean iltzatuz, sinatutako bakea sinbolizatzen dute. Ezpata dantzek gerra sinbolizatzen badute, jarraian datoz «bakearen dantzak» izenekoak: kapitainen arteko Agurra, zinta-dantzak eta ingurutxoa, bere jota eta porrusaldarekin. Karrika dantza batekin amaitzen da dena.
Agramondar eta Beaumontarren dantzak Agoitzi dantza-corpus propioa emateko sortutako dantza multzoa da. 2015ean estreinatu ziren dantzak Agoitzen, baina horietako batzuk urte horretan bertan beste herri batzuetan dantzatu ziren.
Dantza multzo honen helburua agramondarrek eta beaumontarrek, XV. mendean arerio izan zirenak, 1479ko irailaren 17an Agoitzeko baseliza batean sinatu zuten bakea gogoratzea da (Agoizko dantzariak, 2018). Multzo koreografikoak gerra, bakearen...irakurri gehiago

Dantza multzo honen helburua agramondarrek eta beaumontarrek, XV. mendean arerio izan zirenak, 1479ko irailaren 17an Agoitzeko baseliza batean sinatu zuten bakea gogoratzea da (Agoizko dantzariak, 2018). Multzo koreografikoak gerra, bakearen sinadura eta ondorengo bakealdia sinbolizatzen ditu. Horrela, «gerra-dantzak» eta «bake-dantzak» daude.
Hasieran, Agoizko Dantza Taldeak paloteado bat sortzea pentsatu zuen. Partiturak Iruñeko Gaiteroetako José Luis Fraileri eskatu zitzaizkion (Agoizko dantzariak, 2018, 121), eta hark helburu horrekin egin zituen. Dokumentazio-jardunaldi batzuen ondoren, iritziz aldatu zen eta Agoizko Dantzen egungo proposamena sortu zen.
Egitasmo berria aurrera eramateko, paloteadorako sortutako partiturak erabili ziren, eta horrek ukitu berezia ematen die ezpata dantzei.
Dantza multzoa Karrika dantza batek (kalejirak), ezpata dantzak, zinta dantza eta ingurutxo batek (jota, porrusalda eta kale jira) osatzen dute.
Hasieratik herri osoaren lankidetza bilatu da. Horren ondorioz, propio jantzi behar izan diren ehun pertsona baino gehiagok parte hartu dute. Aste batzuk lehenago ikasten dira dantzak. Dantzen ezarpena progresiboa izan da.
Dantzen arabera ezberdina da. Ezpata dantzetan 16 dantzari gehi bi kapitain dantzatzen dira, bi taldetan banaturik.
Zinta dantzan zortzi dantzari.
MULTIMEDIA
Agoitz. Agramondarren eta Beaumondarren dantzak (Laburpena)
Bi bandoak berdin jantzita daude, eta sorbalden gainean dituzten zapi handien koloreagatik bereizten dira. Zapi hauek bularrean gurutzatu eta bizkarrean lotzen dira. Galtzak eta alkandora zuriak dira. Zapi granatea (agramondarrak) edo urdina (beaumontarrak) da. Buruan zapi zuri bat. Zapiaren kolore bereko zerrendak. Zangoei lotuta, hamabi tzintzarriz apaindutako larruzko xaflak daude. Oinetan espartinak edo zapatila zuriak. Eskuan, egurrezko ezpata bat.

Kapitainek beren bandoaren koloreko zapi bat daramate buruan.
Zinta dantzako dantzariek kolore ezberdinetako gonak eta lihozko mantal zuriak petxerarekin janzten dituzte. Mantal hauek ez dute sukaldeko mantalak oroitarazi nahi, baizik eta pelaireek erabiltzen zituztenak. Zinta dantza dantzatzeko, kolorezko zinta luze bat daramate egurrezko txirrika batean bilduta. Zinta hauek pelaireek sortzen zituzten oihalak eta ehunak sinbolizatzen dituzte.
AURKEZPENA
Agoizko dantzak herriko festen egun nagusian dantzatzen dira. Hamarretakoaren ondoren, parte-hartzaileek, beren janzkeragatik bereizitako bi bandotan banatuta, kalejira bat egiten dute Agoitzeko kaleetan zehar, Nafarroa Behereko plazan biltzeko. Bertan, ezpata dantzak dantzatzen dituzte, bi aldeetako borrokaldia irudikatuz. Dantzariak zortzinako eskuadroietan biltzen dira. Bakearen sinadura ezpata-arrosa baten bidez irudikatzen da (hemen «idulki zinta dantza» deitzen zaio), eta Nafarroako err...irakurri gehiago
Agramondar eta Beaumontarren dantzak Agoitzi dantza-corpus propioa emateko sortutako dantza multzoa da. 2015ean estreinatu ziren dantzak Agoitzen, baina horietako batzuk urte horretan bertan beste herri batzuetan dantzatu ziren.
Dantza multzo honen helburua agramondarrek eta beaumontarrek, XV. mendean arerio izan zirenak, 1479ko irailaren 17an Agoitzeko baseliza batean sinatu zuten bakea gogoratzea da (Agoizko dantzariak, 2018). Multzo koreografikoak gerra, bakearen...irakurri gehiago
Dantzen arabera ezberdina da. Ezpata dantzetan 16 dantzari gehi bi kapitain dantzatzen dira, bi taldetan banaturik.
Zinta dantzan zortzi dantzari.
MULTIMEDIA
Bi bandoak berdin jantzita daude, eta sorbalden gainean dituzten zapi handien koloreagatik bereizten dira. Zapi hauek bularrean gurutzatu eta bizkarrean lotzen dira. Galtzak eta alkandora zuriak dira. Zapi granatea (agramondarrak) edo urdina (beaumontarrak) da. Buruan zapi zuri bat. Zapiaren kolore bereko zerrendak. Zangoei lotuta, hamabi tzintzarriz apaindutako larruzko xaflak daude. Oinetan espartinak edo zapatila zuriak. Eskuan, egurrezko ezpata bat.
Kapitainek b...irakurri gehiago
Gaitarako doinuak José Luis Fraile Pernautek sortu zituen eta txisturakoak Carlos Peñaranda Zarrantzek.
Agoizko Dantzari Taldea (2018). Nuevas danzas de Aoiz. Dantzariak, nº63, pp. 120-138
Agoizko Dantza Taldean gauzatzen da.