Orriak
Azkeneko sarrerak
![]() AURITZ |
![]() AURITZ XX. mendearen hasieratik egiten ez den mutil dantza. Dakigun gauza bakarra da Aurizko San Joango festetan suaren inguruan dantzatzen zela zirkulu irekian. |
![]() AURITZ Dantzatzen ez den dantza bat da. Ezkila-Frailearen aldaera izanda, joku-dantzen sailean koka daiteke. Dantzariak ilara batean jarrita, lehendabizikoa jarraitu behar dute eta berak egiten dituen mugimenduak edota ekintzak, errepikatu. Ondoko bideoan ikus daitekeen Ezkila frailea, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskurapen lekukotasuna da. |
![]() AURITZ, ORREAGA Dantzatzen ez den dantza bat da. Berez, joku-dantzen sailean koka daiteke. Dantzariak ilara batean jarrita, lehendabizikoa jarraitu behar dute eta berak egiten dituen mugimenduak edota ekintzak, errepikatu. Ondoko bideoan ikus daitekeen Ezkila frailea, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskurapen lekukotasuna da. |
LESAKAKO SOKA DANTZA
Lesakako Soka dantza aipatzen ari garelarik, herriko festeetako lehendabiziko eguneko arratsaldean egiten diren dantzez ari gara. Lesakan, egun horretako dantzak Lesakako dantzak bezala dira ezagunak. Soka dantza deitzen badiogu ere, dantza bat bakarrik egiten da sokan. Lesakako Soka dantzaren dantzak bortz dira: Zantza Monona edo Mutil Dantza, Esku Dantza edo Neska Dantza, Agurra, Fandangoa eta Arin-arina. Herriko Plaza Zaharrean dantzatzen dira.