Lankidetza eta partaidetza

Nafarroako Dantzaren Atlasak dantza tradizionalaren adierazpenetan inplikaturik dauden eragile sozial ezberdinen auzolana izan nahi du. Horretarako, dantzaren inguruko giza taldeen partehartzea, izan dantzari, dantza talde, folklore elkartea, erakunde edo interesaturiko herritarra, bermatu nahi dugu egitasmo hau aitzina joan dadin. Eutsi erronkari eta parte har ezazu(e) Atlasean, ondoan dagoen galdetegia betetzen.

 

Parte hartzaileen zerrenda:

 

1- Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (Iruñea)

 

2- Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboa (Nafarroak Unibertsitate Publikoa - Iruñea)

 

3- Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)

 

4- Herri musikaren txokoa - Soinuenea

 

5- Dantzan.eus