Ortzadar eta Nafarroako Dantzen Atlasa

2002an Ortzadarrek antolatu zituen Folklore Jardunaldiak Materiarik gabeko Ondarea izan zuten ikas eta ikerketa gai. Orduan hasi ginen kontzeptu berri honen gainean hausnartzen eta 2008rako hasiak ginen aurrean duzun Nafarroako Dantza Tradizionalen Atlas hau lantzen. Atlasa beste proiektu zabalago baten parte da: Nafarroako Dantza Tradizionalen Behatokia. Honen helburu nagusia gure erkidegoan ematen diren dantza adierazpen guztien jarraipen edo monitorizazioa da, modu honetan dantzen garapena eta bizirauteko izan litzaketen arazoak dokumentatu eta diagnostikoa egin ahal izateko.

Atlasaren helburu nagusiak hauexek dira:

* Adierazpen koreografikoren identifikazio eta inbentarioa sortzea. Horretarako etengabeko ikerketa bibliografiko eta dokumental sakona egin behar da bere bilakaera dokumentatzeko.

* Dantza tradizionalaren ikerketa eta dibulgazioa. Zentzu honetan, Atlasak dantzaren ikertzaileentzat (bereziki, bere irakaskuntzaz arduratzen direnentzat), hala nola edozein interesengatik hurbiltzen zaion publiko orokorrarentzat, erabilgarri izan nahi du.

* Kolaborazioa eta partaidetza-espazio bat sortu. Ortzadar Elkarteak abian jartzen du Atlas hau egitasmo ireki gisa, Auzolan baten antzera. Proiektu honetan, beraz, edonork parte har lezake, izan norbanako, talde edota erakunde. Eragile hauen kolaboraziorik gabe Dokumentazio Zentru honen sorkuntza eta iraupena zaila izango da. Izaera ireki horren lekukoa eta etorkizun apustua da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan kokatua dagoen Nafarroako Ondare Ez-Materialaren Artxiboarekin Atlasak duen harremana eta kolaborazioa.