IGANTZIKO JOTA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Korroan dantzatutako jota da, barruko korroa mutilek osatua eta kanpokoa neskek. Igantziko jota jota tradizionalean oinarritutako jota berri bat da. Bertan jotaren ohiko urratsak eta figura koreografiko berriak nahasten dira.

Jota hau San Migel eguneko (IX-29) goizeko ekitaldia bukatzeko dantzatzen da eta egun bereko arratsaldeko Dantza Luzearen parte gisa.

Herria:

NOIZ
Data: 
Irailaren 29, 13ak aldera eta ordurik zehaztu gabeko arratsaldeko saioan
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Kale Nagusia, Herriko Etxearen ondoan
Geokokapena: 
AZALPENA
Azalpen historikoa: 

Igantziko gainontzeko dantzak bezala, 1999an sortu zuen Amadeo Arretxek, Igantziko txistulari eta koreografoak.

Parte hartzaileak-dantzariak: 

16 neska-mutil.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Igantziko Jota. 2019. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Igantziko Jota. 2023. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
JANZKERA
MUSIKA
Musikariak: 
Amadeo Arretxe eta Igantziko Txistulariak
Soinu tresnak: 
Txistu taldea eta eskusoinua
Grabaketen egilea: 
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea