IGANTZIKO EZPATA DANTZA

AURKEZPENA

Dantzan.eus (2014)
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Igantziko Ezpata dantza San Migel eguneko goizean dantzatzen da. Bere zentzu zabalenean hainbat dantza hartzen ditu bere barnean, nahiz eta Ezpata dantza izena batek bakarrik eraman. Dantza hau meza nagusitik atera ondoren dantzatzen da. Hauek lirateke ziklo honen dantzak:

Karrika bueltako dantzak

Ikurriñari Agurra

Ezpata dantza

Herria:

NOIZ
Data: 
IX-29, goizeko 10'30etan eta meza nagusiaren ondoren (g.g.b. 12’30etan)
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Kale Nagusia, Herriko Etxearen ondoan
Geokokapena: 
AZALPENA

Goizeko 10ak aldera dantzariak biltzen dira Karrika Nagusian elizaren aurreko tabernan eta Latsaga kalerantz joaten dira Ezpata dantzako lehendabiziko dantzak dantzatuz: Karrika Bueltako dantzak. Udaleko ordezkariek erraten dutenean udaletxeko goiko balkoitik jeisten da Igantziko bandera eta behean dagoelarik, banderariaren eskutan, ezpata dantzariek Ikurriñari ...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Amadeo Arretxek honela kontatzen du Ezpata dantzaren bilakaera ikerketa datuen arabera:

Herriko Etxeko artxiboko datuen arabera, Besta Berri egunean dantzatzen zen Ezpata-Dantza eta XX. mende hasiera arte egin izan zen (argazki zaharretan ere agertzen da). Oskar Txoperenak artxiboan egindako lanarengatik Ezpata-Dantzari buruzko datu aunitz jakin genituen, adibidez, non janzten ziren, non gordetzen ziren ezpatak eta Ezpata-Dantzariekin bat...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

16 neska-mutil eta aitzineskuak

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Igantziko Ezpata dantza. 2023. Karrika bueltan egindako Ezpata dantza. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Mutilak: Belaunetarainoko galtza zuriak, alkandora zuria eta galtzerdi zuriak. Oinetan, gorriz txirikordatutako espartinak. Sorbaldetatik zintzilik eta bularraldea zeharkatuz zinta bana, gerriaren kontrako aldean lotzen dena eta beren korapiloak, galtza eusten duen gerriko gorriaren azpian geratzen direnak. Galtzen azpian kaxkabilekin apaindutako polainak damatzate aztaletako kanpoaldean. Buruan, zapel gorri bat zinta...irakurri gehiago

MUSIKA