IGANTZIKO BANDERA ARBOLA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Bandera dantza
Azalpena: 

Igantziko Bandera Arbola dantza Bestaberri egunean eta herriko festaren egun nagusian (irailaren 29an, San Migel egunean) dantzatzen da. Bandera, herriaren ikur, agintarien aurrean dantzatzen du banderariak bere alboetatik eta bere gainetik mugituz, edo Bestaberrin kaleetan jartzen diren aldareen aitzinean.

Herria:

NOIZ
Data: 
Irailaren 29, eguerdiko 12ak aldera
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Kale Nagusia, Herriko Etxearen ondoan
Ibilbidea: 
Karrika Nagusia, Latsaga karrika, Karrika Nagusia
Geokokapena: 
AZALPENA

Bandera Arbola San Migel egunean, ekainaren 29an, mezaren ondoren, plazan dantzatzen da. Bestaberri egunean prozesioaren barnean dantzatzen da, herrian jartzen diren aldareen aitzinean. Bandera dantzatzeko errituala hura Udaletxeko balkoitik jeistearekin hasten da. Txistulariek jotzen dute horretarako doinu bat eta goiko balkoitik bi zinegotzik jeisten dute bandera udaletxearen aurrealdetik. Behean, bandera dantzatu behar duena itxoiten ari da eta hartzen du bandera. Dantzariak bita...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Bandera balkoitik jautsi ondoren, dantzariek Ikurriñari Agurra dantza egiten dute bere aurrean. Dantza hau Igantziko dantzak berreskuratu zirenetik egiten da.

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Ezpata dantzariak eta Banderaria

Erlazionaturiko Ondarea: 

Herriko bandera

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Igantziko Bandera Arbola. 2023. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Igantziko Bandera Arbola. 2014. It.: Dantzan.eus
Igantziko Banderaren jautsiera. 2023. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Igantziko Bandera Arbola eta banderaren altxatzea. 2023. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Banderaria: beltzez doa, gerriko gorri batekin. Lepoan, zapi berdea.

Dantzariak: Belaunetarainoko galtza zuriak, alkandora zuria eta galtzerdi zuriak. Oinetan, gorriz txirikordatutako espartinak. Sorbaldetatik zintzilik eta bularraldea zeharkatuz zinta bana, gerriaren kontrako aldean lotzen dena eta beren korapiloak, galtza eusten duen ...irakurri gehiago

MUSIKA