IGANTZIKO KARRIKA BUELTAKO DANTZAK

AURKEZPENA

Dantzan.eus
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Igantziko Ezpata dantzaren parte sar daitezke dantza hauek. Karrika buelta da Igantzin Kalejira edo Karrika dantzari ematen zaion izena. Igantziko Karrika bueltako dantzak San Migel eguneko goizean dantzatzen dira. Goizean goiz herrian zehar ibiltzen dira Herriko Etxearen inguruetatik atereaz eta bertara itzuliz. Dantzariak bi taldeetan banatuta daude eta koreografia ezberdinak egiten dituzte.

Herria:

NOIZ
Data: 
IX-29, goizeko 10etan
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Karrika Nagusia, Latsaga karrika, Karrika Nagusia
Ibilbidea: 
Karrika Nagusia, Latsaga karrika, Karrika Nagusia
Geokokapena: 
AZALPENA

Igantziko Karrika bueltako dantzak San Migel egunean dantzatzen dira. Goizeko 10ak aldera dantzariak biltzen dira Karrika Nagusian, elizaren aurreko tabernan eta Latsaga kalerantz joaten dira Ezpata dantzako lehendabiziko dantzak dantzatuz. Dantza honek koreografia ezberdinak ditu. Mutilak talde batean dantzatzen dira eta neskak beste batean, talde bakoitzak bere aitzinesku buru duela. Bi taldeen artean txistulariak joaten dira. Horrela desfilatzen dira «Bi bide»-raino, herriko itur...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Amadeo Arretxek honela kontatzen du Ezpata dantzaren bilakaera ikerketa datuen arabera:

Herriko Etxeko artxiboko datuen arabera, Besta Berri egunean dantzatzen zen Ezpata-Dantza eta XX. mende hasiera arte egin izan zen (argazki zaharretan ere agertzen da). Oskar Txoperenak artxiboan egindako lanarengatik Ezpata-Dantzari buruzko datu aunitz jakin genituen, adibidez, non janzten ziren, non gordetzen ziren ezpatak eta Ezpata-Dantzariekin bat...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

16 dantzari eta 2 aitzinesku.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Igantziko Karrika buelta. 2023. «Nagusia» doinuz egindako 1. ezpata dantza. It.: Ortzadar E.F.E.
Igantziko Karrika buelta. 2023.«Nagusia» doinuz neskek egindako 1. ezpata dantza. It.: Marisol Otermin
Igantziko Karrika buelta. 2023. «Nagusia» doinuz egindako 2. ezpata dantza. It.: Ortzadar E.F.E.
Igantziko Karrika buelta. 2023.«Latsaga» doinuz egindako 2. ezpata dantza. It.: Ortzadar E.F.E.
Igantziko Karrika buelta. 2019. «Latsaga» doinuz neska-mutilek egindako 2. ezpata dantza. It.: Ortzadar E.F.E.
Igantziko Karrika buelta. 2023. «Latsaga» doinuz neskek egindako 2. ezpata dantza. It.: Ortzadar E.F.E.
Igantziko Karrika buelta. 2023.Ezpata dantza. It.: Ortzadar E.F.E.
Igantziko Karrika buelta. 2023. «Abelu edo Okolburu». It.: Ortzadar E.F.E.
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Mutilak: Belaunetarainoko galtza zuriak, alkandora zuria eta galtzerdi zuriak. Oinetan, gorriz txirikordatutako espartinak. Sorbaldetatik zintzilik eta bularraldea zeharkatuz zinta bana, gerriaren kontrako aldean lotzen dena eta beren korapiloak, galtza eusten duen gerriko gorriaren azpian geratzen direnak. Galtzen azpian kaxkabilekin apaindutako polainak damatzate aztaletako kanpoaldean. Buruan, zapel gorri bat zinta...irakurri gehiago

MUSIKA