LESAKAKO EZPATA DANTZA

AURKEZPENA

Lesaka. Ezpata dantza. Dantzan.eus
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Lesakako ezpata dantza aipatzen ari garelarik, herriko festeetako lehendabiziko eguneko goizean egiten diren dantzez ari gara. Ezpata dantza izena badu, baina ez dira ezpatak erabiltzen makilak baizik. Lesakako Ezpata dantzako dantzak lau dira eta leku eta momentu ezberdinetan egiten dira: Makil gurutze, Zeharkakoa, Zubigainekoa eta Bandera arboltu).

 

Herria:

NOIZ
Data: 
Uztailak 7, 08.00etatik 13.30 arte
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Plaza Zaharra, Ziobiko Plaza, Onin erreka
Geokokapena: 
AZALPENA

Uztailaren 7an, goizeko 8:00etan  ezpata dantzariak (15 lagun) Plaza Zaharrean elkartzen dira. Txistularien doinuen laguntzaz Makil gurutzeak dantzatuz elizara joaten dira desfilean. Bertan ezpata dantzarien omenezko "meza isila" ospatzen da. Honen ondotik, berriz ere txistularien laguntzaz, eta makil gurutzeak dantzatuz beti ere, Plaza Zaharrera itzultzen dira, bertan dagoen Kasino ostatuan hamarretakoa egitera.

10:30etan, ezpata dantzariak berriro ere Plaza Z...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Dantza herrikoien nondik norakoak jasotzea lan nekeza eta batzuetan ezinezkoa izaten da, ez baitago lekukotasun zehatzik. Hala ere, azken urteetan hainbat aldaketak izan dira dantzen atal batzuetan.

Zeharkakoa izeneko dantzan orain "punteatzen" hasten da. Garai batean eskuinarekin "pausu lateral" bat egiten zen eta alboetarako desplazamendua ere, garai hartan, haundiagoa zen.
Zubigaineko dantzan azken deian "sentzillo" gisakoa markatzen da saltoaren aitzinetik. Garai...irakurri gehiago
Parte hartzaileak-dantzariak: 

Hamabortz ezpata dantzari. Zubiko petrilaren luzerak kopurua mugatzen du.Taldean dauden dantzaririk abilenak izaten dira.

Aitzineskua beti berdina da, ez da urtez urte aldatzen. Aitzineskuak taldea uztea erabakitzen duenean aukeratzen da hurrengoa. Orain artean, uzten duenak proposatu izan du bere iritzirako zein den taldean hurrengo Aitzineskua izateko lagunik egokiena eta normalean, bere proposamena ontzat hartzen da.

Aitzineskuari ere "kapitaina" izenarekin ezagutzen zaio.

 
Bestelako parte hartzaileak: 
Hamabortz ezpata dantzarietako bat Aitzineskua da eta taldea gidatzen du. Udal zinegotzi batek bandera arbolatzen du
Erlazionaturiko Ondarea: 

Onin errekaren petrilak

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Lesakako Ezpata Dantza. Ir.: Dantzan.eus
Lesakako Ezpata Dantza. Urratsak eta Jantzia. Dantzan.eus
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Oinetan espartin zuriak, zinta gorriz apainduak. Soinean atorra eta galtza zuriak eta hauek eusteko, kotoizko gerriko gorria. Galtzek polainak damatzate josita aztaletako kanpoaldean eta hauek kaxkabilekin, zintzarriekin. Atorraren gainean eta lepoetatik zintzilik, eskapularioa, zetazko zinta gorrietatik zintzilik. Guztiaren gainetik kolore desberdinetako lau zinta, bina alde banatan eta bular aldean (aitzinean eta gibelean) gurutzatuz. Buruan, zapel gorria.

Polaina...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Lesakako Txistulariak eta Lesakako Musika Banda
Soinu tresnak: 
Txistuak, danbolinak, atabalak eta Musika Bandakoak
Grabaketen egilea: 
Lesakako Txistulariak
Partiturak: 
Garapena: 

Makil gurutze dantzatzeko, hau da desfiletan eta prozesioan dantzatzeko, ez da musika zehatzik izan. XX. mendearen bosgarren hamarkadatik Santiago Irigoienek sortutako “Iria” biribilketa jo izan da txistuarekin, baina egun bertze biribilketa batekin tartekatzen da, azken hau urtez urte alda daitekeena.

XIX. mendean sortu zen Lesakako Musika Banda (1857an, hain zuzen) eta sinestekoa da ordudanik jo izan duela prozesiotan eta sanferminetan. Ez dakigu, baina, noizdanik laguntzen dituen dantzariak bere dantzetan. 1950-60ko hamarkaden bueltan, bi martxa berri omen zituzten bandan jotzeko: "Napoleones" bera eta "General Vicente Juan" bertzea (biak 1953an argitaratuak). Bestaberrietan bigarrenarekin hasi omen ziren baina konplikatuegia omen zen nonbait: Musikariak kexatu, eta orduz geroztik "Napoleones" jotzen hasi omen ziren. "Napoleones" martxa militarrra da, Ricardo Vidal Tolosak konposatua, Francoren Banda Militarraren zuzendaria. 90etako hamarkadan Bandak martxa aldatu nahi izan zuen, baina herrian nahiko liskar sortu zen eta dantzariek ere kargu hartuta, "Napoleones" jotzen jarraitzen dute.

Musika hauetaz gain, Euskal Dantzarien Biltzarreko Nafarroako Ordezkaritzak (EDB-Na, 1982, 40) erabilitako bertze bi melodien berri ematen digu: Josef Wagner-en “Bajo la Doble Águila” eta “A España”. Hauen partiturak galdu omen ziren eta ordutik “Napoleones” izenekoa jotzen da.

Bandera dantzarekin "Bandera arbola" doinua erabiltzen da. Txistulariek soilik ezagutzen dute "Bandera Arbola" bezala, jendeak "Bandera" deitzen dio.

Urte batean soilik, orduan alkate zen Guillermo Agarak eskatuta (txistulari eta Bandako zuzendari ere izana), "Tantirumairu" doinuarekin dantzatu omen zen. Kasualitatea da, aldi hartan Caro Barojatarrek grabatu zutela "Navarra. Las 4 estaciones" dokumentalean sartzeko. "Tantirumairu" doinua berez San Juanetako doinu bat da. San Juan igandez jotzen da urtero.