Lesakako Zeharkakoa

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Ziarkakoa, Ziarka,
Azalpena: 

Hamabortz ezpata dantzarik osatutako taldeak dantzatzen du. Zazpi laguneko bi lerrok osatzen du taldea, makilez elkarturik, bi lerroak batzen dituen  "aitzin eskua" deituriko dantzaria gidari dutelarik . Ziobiko Plazan dantzatzen dutenean bi lerroak paraleloki kokatzen dira. Plaza Zaharrean, plazaren forma geometrikoa aprobetxatuz, bi lerroak ez dira paraleloki jartzen, elkar aldenduz  baizik, V forma lortuz.

Dantzari hasiera emateko, "aitzin eskuak" hiru salto egin eta denek batera erreberentzia egiten dute. Eskuineko oinaz puntua markatuz hasten da, dantzan zehar aldeetara desplazatuz. Tarteka hiru  saltotako sekuentzia batek eteten du desplazamendua. Saltoen sekuentzia hau lau aldiz egiten da, laugarrenarekin dantzari amaiera ematen zaiolarik. Azken deiarekin "makil gurutzea” egiten da, azken dantza honekin jarraituz.

Dantzarako doinua txistulari taldeak jotzen du.

 

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Ezpata Dantza

Leitzako Ezpata Dantza. Elene Arrazola

Dantza honen ezaugarri nabarmenena dantzariek erabiltzen, edo erabili izan duten, ezpata da. Maiz egurrezko makilek edo oihalezko bordoiek ordezkatu dituzte ezpatak. Nafarroan tradizionalki mantendu den Ezpata dantza bakarra Lesakako Ezpata dantza izan da. Aurreko mendearen 70eko hamarraldian Lakuntzakoa berreskuratu egin zen. Bi kasuetan ezpatak egurrezko makilek ordezkatu dituzte.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Lesaka, 2003. Zeharkakoa. Arg.: Mikel Larreategi (Dantzan.eus)
BIDEO GALERIA
Lesaka 2014. Zeharkakoa. Dantzan.eus