Lesakako Zubi gainekoa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Hamabortz ezpata dantzarik osatutako taldeak dantzatzen du Onin errekaren petriletan. Zazpi lagun errekaren alde bateko petrilean kokatzen dira, eta bertze zazpi bertze aldeko petrilean makila "barruko" (erreka aldeko) eskuarekin kontzen dute. Kasu honetan, beraz, ez dira makilaz elkarturik egoten. "Aitzin eskua" Onin errekaren zubian kokatzen da dantzariei begira.

Dantzari hasiera emateko, txistulariak danbolinarekin  hiru kolpe eman eta denek batera erreberentzia egiten dute. "Aitzin eskua" eskuineko oinaz puntua markatuz hasten da, "Zeharkakoa" dantzaren pauso berdinak eginez. Gainerako dantzariak pultsu bat beranduago hasten dira (bigarrenean), eta kasu honetan ezkerreko oinarekin puntua markatuz. Aitzinera eta gibelera desplazatuz dantzatzen dute. "Zeharkakoa" dantzaren saltoen sekuentziak errepikatzen dira dantza honetan ere, baina "Zubi gainekoan", azken deiarekin  "senzilloak" markatu eta salto batzen ondotik azken erreberentzia eginez bukatzen da.

Dantzarako doinua txistulari taldeak jotzen du."Zeharkakoa" dantzaren doinu berdina da.

 

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Lesaka, 2003. Zubigainekoa. Arg.: Mikel Larreategi (Dantzan.eus)
BIDEO GALERIA
Lesaka, 2015. Zubigainekoa. Ir.: Mikel Larreategi (Dantzan. eus)