Lesakako Makil Gurutze

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Kruzeak
Azalpena: 

Desfilerako dantza da. 15 ezpata dantzarik osatutako taldeak dantzatzen du. 7 laguneko bi lerrok osatzen du taldea, makilez elkarturik, bi lerroak batzen dituen  "aitzin eskua" deituriko dantzariak gidatzen duelarik joan etorria. Lotzen dituen makilak eskuz aldatuz aitzinera eta gibelera mugitzen dira.

Normalean makil gurutzeak bukatzeko dantzariek makilekin arkua osatzen dute. "Zeharkakoa" dantzaren amaieran, azken deiarekin batera makil gurutzeak egiten hasten dira eta aipatu dantza desfilearekin lotzen dute.

Txistulari taldea zein musika bandaren laguntzaz dantzatzen dute. Herriko Musika Bandak jotzen duenean, “Napoleones” izeneko melodia jotzen du; txisturako ez da melodia tradizionalik izan, baina XX. mendeko bosgarren hamarralditik Santiago Irigoienek sortu zuen “Iria” izeneko biribilketa jo izan da. Beti ere, eta santuarekin egiten den prozesioan, Makil gurutze Musika Bandak jortzen duen edozein melodiarekin egiten da.

Sinestekoa da Lesakako Musika Banda sortu zenetik (1857an, hain zuzen) jo izan duela prozesiotan eta sanferminetan. Ez dakigu, baina, noizdanik laguntzen dituen dantzariak bere dantzetan, baina Sa...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Ezpata Dantza

Leitzako Ezpata Dantza. Elene Arrazola

Dantza honen ezaugarri nabarmenena dantzariek erabiltzen, edo erabili izan duten, ezpata da. Maiz egurrezko makilek edo oihalezko bordoiek ordezkatu dituzte ezpatak. Nafarroan tradizionalki mantendu den Ezpata dantza bakarra Lesakako Ezpata dantza izan da. Aurreko mendearen 70eko hamarraldian Lakuntzakoa berreskuratu egin zen. Bi kasuetan ezpatak egurrezko makilek ordezkatu dituzte.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Lesaka, 2003. Makil gurutze. Arg.: Dantzan.eus
BIDEO GALERIA
Lesaka 2015. Makil gurutze. Ir.: Aitor Sorazu (Dantzan.eus)
Lesaka, 2008. Makil gurutze. Ir.: Dantzan.eus