ARAIZKO INGURUTXOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Bere izenak biribilean dantzatzeari egiten dio erreferentzia. Ingurutxoa osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago, hori herriaren arabera aldatzen delarik. Arriben egiten diren dantzak hauexek dira:

Inguru haundia

Zortzikoak 

Inguru txikia

Kalejira

Herria:

NOIZ
Data: 
Uztaileko hirugarren asteburuko igandean.
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Arribeko plazan (Na-1300 errepide eta Kale Nagusiaren artean dagoena)
Geokokapena: 
AZALPENA

Herriko pesten hirugarren egunean, igandean, dantzatu nahi duen oro biltzen da, bikoteka, plazan Ingurutxoa dantzatzeko. Dantzak bi postu bereziak ditu: lehendabizikoa eta azkena. Bereziak dira Zortzikoa dantzatzen jakin behar dutelako. Dantzariak bikoteka sartzen dira plazan biribilketa baten doinuarekin. Behin tokia eginda, hasten da Ingurutxoa. Erritmo eta koreografiari dagokionez, bi Inguru dantza daude: Inguru haundia (2/4ko erritmoan) eta Inguru txikia (3/8an). Ingurutxoa Inguru haundia...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Txistulariak egon diren bitartean, dantzaren egoera ona izan da eta dantzatu egin da, urtero ez bada, maiztasun haundiarekin. Bi denbora tarte ezberdin daitezke. Hasiera batean, dantzaren tradizioa Bedaioko eta Arribeko txistulariengan zegoen. Baina jakiteko zaila den une batetik aurrera, Leitzako Anjel Alduntzin izan zen Arribeko pestetara etortzen zen txistularia. Hark, une batean erabaki zuen ingurutxoa dantzatu behar zela. Honela kontatzen du Nieves Lopetegi (1931an jaioa):

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Parte hartze librea da

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Araizko Ingurutxoa. Arribe. (laburpena). 2023. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
JANZKERA

Ez da jantzi berezirik erabili behar

MUSIKA
Musikariak: 
Arribe eta inguru herrietako txistulariak
Soinu tresnak: 
Txistuak, danbolinak eta atabala
Garapena: 

Juan Migel Amundarain (1867-1936) da gure informatzaileak oroitzen duen txistularirik aspaldikoena. Arriben txistularirik bazegoen ere, informatzaileak Uitziko «anaia txistulariak» aipatzen ditu. Joan Mari Beltranek (2016) dokumentatzen ditu Uitziko txistulariak:

1930 hamarkada bukaeran 1940 hasieraren inguruan Uitziko txistulariek txanda hartu zioten Zubietako Xalbador Mutuberriari. Hauek izan ziren herriko txistulari taldea osatu zutenak eta Uitzin 1948ra arte Ingurutxoa jo zuten azken txistulariak. Geratxoeneako Joakin Sukuntzak txistua eta akordeoia jotzen zituen, eta elizan harmoniuma ere bai. 1930-1940 inguruan Joakinek «txistu banda» laukote klasikoa osatu zuen. Txistuak,Joakin Sukuntza eta bere iloba Bautista Sukuntza Sagastibeltza (1930. urtean jaioa); silbotea, Pako Balda; atabala, Juan Luis eta Nikolas Balda (Beltran, 2016, 27)

Juan Antonio Sarasola izan zen Arriben ingurutxoa jo zuen beste txistulari bat. Hau ere Bedaiokoa da. Bere biografian aipatzen da bere jaioterri musikala:

Nafarroako Arribera joaten zen txistua ikastera, han Alfonso Juanbeltzekin ikasi zuen, eta Juan Migel Amundarainekin ere ikasten zuen (Zubeldia, 2008).

Honen ondoren, ematen du Anjel Alduntzin leitzarra izan zela txistuari, eta beraz, ingurutxoari segida eman ziona Arriben.