IGANTZIKO DANTZA LUZEA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Dantza Luzia
Azalpena: 

Dantza Luzea edo Luziaren izenaren barruan, San Migel eguneko arratsaldean eta San Joan bezperan egiten diren dantzak biltzen dira. Goizean egiten diren dantzak erritualagoak baldin badira, arratsaldekoak, Bortzirietako bertze herrietan gertatzen den bezala, sozialagoak dira.

San Juanetan ere dantzatzen da Dantza Luzea. Bezperako suak egiten diren unetan dantzatzen da. Sanmigeletako Dantza Luzean protagonismoa mutilek badute (haiek hasten dituzte dantzak), Sanjuanetan neska dira dantzak gidatzen dituztenak.

Hauek dira Igantziko Dantza Luzea osatzen duten dantzak:

Aunitz urtez

Mutil dantza

Zortzikoa

Neska dantza

Soka dantza

Jota

Porrusalda

Karrika dantza

Herria:

NOIZ
Data: 
Irailaren 29 (San Migeletan), 17'00 aldera; Ekainean 23an (San Juanetan), 20’30 aldera
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Kale Nagusia, Herriko Etxearen ondoan
Geokokapena: 
AZALPENA
Azalpen historikoa: 

Dantza Luzea Malerreka eta Bortzirietan egiten den dantza edo, hobe, dantza sorta da. Dantza berreskuratzeko inguru horietako doinuak eta koreografiak izan dira Igantziko Dantza Luzearen abiapuntua.

Parte hartzaileak-dantzariak: 

16 neska-mutil eta aitzineskuak.