Zortzikoak

Igantziko Dantza Luzea. Zortzikoa. 2019. It.: Ortzadar

Igantziko Dantza Luzearen hirugarren dantza da. Mutil dantza egin eta gero, txistulariek Neskak biltzeko soinua jotzen dute. Bere izenak dioen bezala, neskak sokara ekartzeko erabiltzen zen. Horretarako bigarren eta azken aitzineko mutilak nesken bila joaten ziren hauek sokan sartzeko. Gaur egun, Mutil dantza dantza mistoa izanda, dantza taldera gehitu nahi duten neskak doinu honekin sartzen dira plazan. Behin sokan, Aunitz urtez egiten den moduan dantzariek elkarren artean agur egiten diote.

Dantza Luzea edo Luziaren izenaren barruan, San Migel eguneko arratsaldean eta San Joan bezperan egiten diren dantzak biltzen dira. Goizean egiten diren dantzak erritualagoak baldin badira, arratsaldekoak, Bortzirietako bertze herrietan gertatzen den bezala, sozialagoak dira.

San Juanetan ere dantzatzen da Dantza Luzea. Bezperako suak egiten diren unetan dantzatzen da. Sanmigeletako Dantza Luzean protagonismoa mutilek badute (haiek hasten dituzte dantzak), Sanjuanetan neska dira dantzak gidatzen dituztenak.

Orriak