Soka dantzak

Igantziko Dantza Luzearen bosgarren dantza da. Zirkulu irekian egiten den dantza da. Buruan, aitzineskua dago. Neskek gerrian daramatzaten zapi zuriak askatzen dute aurreko eta gibeleko dantzariekin lotzeko. Soka osatuta, Soka Dantza dantzatzen da. Lehenengo zatia 5/8 erritmoan da eta bigarrenean, zubia eginez, 2/4 erritmoan borobilean bukatzen da.

Sanjuanetan dantza neskek gidatua da.

Dantza Luzea edo Luziaren izenaren barruan, San Migel eguneko arratsaldean eta San Joan bezperan egiten diren dantzak biltzen dira. Goizean egiten diren dantzak erritualagoak baldin badira, arratsaldekoak, Bortzirietako bertze herrietan gertatzen den bezala, sozialagoak dira.

San Juanetan ere dantzatzen da Dantza Luzea. Bezperako suak egiten diren unetan dantzatzen da. Sanmigeletako Dantza Luzean protagonismoa mutilek badute (haiek hasten dituzte dantzak), Sanjuanetan neska dira dantzak gidatzen dituztenak.

Orriak