BAKAIKUKO ZORTZIKOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Bakaikuko Santio plazan bertan ematen zaio hasiera dantzari, nahiz eta noizbait ere kalejiran igo izan den Santioko ermitatik. Neska zein mutil gazteek kaxeroz  jantzirik dantzatzen dute txistulari batek lagundurik. Baina bada festetan zehar beste egun bat non edonork dantza dezakeen. Hau era espontaneo batean egiten da, dantzatu nahi duen oro atxiki daiteke zortzikoa dantzatzera eta beraz, gaur egungo arropekin ere dantzatzen da. Zortzikoa dantzatu ostean, jota eta porrusalda/arin-arin dantzatzen dira eta azken bi horien artean aguazilak zilarrezko katilutan ardoa banatzen du dantzarien artean. Dantzatzez bukatzean, kalejiran atera ohi dira plazatik.

Herria:

NOIZ
Data: 
Bakaikuko festetan, uztailaren 25ean.
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Santio plazan
Ibilbidea: 
Garai batean bai baina gaur egun ez.
Geokokapena: 

AZALPENA

Bakaikuko festen baitan uztailaren 25ean, dantzariak arratsaldeko, zazpiak aldera elkartzen dira Santio plazan dantzatzeko. Gaur egun 17-22urte bitarteko gazteek dute dantzatzearen ardura. Ez dago dantzatzeko bikote kopuru zehatzik, baldintza bakarra zenbaki bikoitia izatea da. Plazako goiko aldean, festetan jartzen den kioskoaren ezkerraldean kokatzen dira.Txistulariek dantzarako deia egiten dute eta kioskoaren ezkerraldetik oinez, binaka (neska zein mutilak) sartzen dira plazan, bikote bako...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Dirudienez, festa giroan dantzatu ohi zen Bakaikuko herriarekin lotutako ospakizun orotan ( Kintotan, Santa Ageda eguneko ondorengo asteburuan, Santa Marinako erromerian, Aste Santuaren arabera, herriko festetan, uztailaren 25 Santio egunean,…) Gaur egun ordea, soilik festetan dantzatzen da. 1948-1950 urte inguruan dantzatzeari utzi zitzaion, zaharrenek dantzatzeari utzi baitzioten pixkanaka eta atzetik zetozenek, garaiko egoera medio, ez baitzuten ikasi. Garai hartan, soilik gizonezkoek, adi...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Gaur egun, gazteek dantzatzen dute, neska zein mutilek; ez dago adin zehatzik. Hala ere, 17-22 urte bitarteko gazteek dantzatu ohi dute. Baldintza bakarra kopuru bikoitia izatea da, lehenengo zatian binaka dantzatzen baita.

Erlazionaturiko Ondarea: 

Bakaikurekin erlazionaturiko ospakizun orotan atera ohi diren zilarrezko katiluak.

Iraupena: 
Zortzikoa dantzatuko duten pertsona kopuruaren arabera.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
BAKAIKUKO ZORTZIKOA.mp4
JANZKERA

Uztailaren 25ean, kaxeroz janzten dira. Hori dela eta, bakoitzak bere jantzia erabiltzen du eta ezberdinak izan ohi dira. Festetako beste egunetan dantzatzeko parada badago, kaleko arropekin dantzatzen da.

Garai batean, eguneroko arroparekin dantzatzen zen.

MUSIKA
Musikariak: 
Txistularia
Soinu tresnak: 
Txistua eta danbolina
Partiturak: 
EranskinaTamaina
PDF icon Bakaikuko Zortzikoa + Jota + Porrusalda127.11 KB