Tokia Aezkoako eguna egiten den herriaren arabera aldatzen da
Geokokapena:
Ttun-ttuna Aezkoako Egunean dantzatzen da karrika dantza baten buruan. Dantzariak delako Karrika dantza horren parte dira, ibarreko erraldoiak, musikariak eta Ibarreko ordezkariekin batera. Horrela ibiltzen dira herrian zehar eta herriko plazaraino joaten dira, non ttun-ttuna dantzatzen den. Ttun-ttunak ez du aparteko protokolorik. Pipirripi Dantza Taldearen lagunak sartzen dira plazara eta haiekin batera sartu nahi duen orok. Dantzen ordena hauxe da: Pañolo dantza, Inguru dantza eta karrika ...irakurri gehiago
Ttun-ttuna Aezkoako Egunean dantzatzen da karrika dantza baten buruan. Dantzariak delako Karrika dantza horren parte dira, ibarreko erraldoiak, musikariak eta Ibarreko ordezkariekin batera. Horrela ibiltzen dira herrian zehar eta herriko plazaraino joaten dira, non ttun-ttuna dantzatzen den. Ttun-ttunak ez du aparteko protokolorik. Pipirripi Dantza Taldearen lagunak sartzen dira plazara eta haiekin batera sartu nahi duen orok. Dantzen ordena hauxe da: Pañolo dantza, Inguru dantza eta karrika dantza. Dantzen artean zubia egiten da.
Aribeko Ttun-ttuna 2024an berreskuratu zuen Aezkoako Pipirripi Dantza Taldeak Patxi Labordaren laguntzarekin. Berreskurapenerako Patxi Arrarasen liburuan jasotako deskribapena izan zuten oinarri. Izan ere, Ingurutxo honen berri F. Arrarasek eman zigun (Arraras, 1983, 14). Bere idazlanetan ohikoa den bezala, ez du bere informazioaren iturririk aipatzen. Ingurutxo guziak bezala, hau ere dantza mistoa zen eta bere barnean lau dantza biltzen zituen: Soka dantza, Pañolo dantza, Ingurua eta Ka...irakurri gehiago
Aribeko Ttun-ttuna 2024an berreskuratu zuen Aezkoako Pipirripi Dantza Taldeak Patxi Labordaren laguntzarekin. Berreskurapenerako Patxi Arrarasen liburuan jasotako deskribapena izan zuten oinarri. Izan ere, Ingurutxo honen berri F. Arrarasek eman zigun (Arraras, 1983, 14). Bere idazlanetan ohikoa den bezala, ez du bere informazioaren iturririk aipatzen. Ingurutxo guziak bezala, hau ere dantza mistoa zen eta bere barnean lau dantza biltzen zituen: Soka dantza, Pañolo dantza, Ingurua eta Karrika dantza. Azkueren Cancionero Popular Vasco delakoan «Ingurutxu» bat agertzen zaigu Ariben jasoa, teorian. Seguruenik orduko akats ortografikoa da, garaiako r bikoitza azentu-markarekin idazten baitzen askotan eta kasu honetan falta zaio. «Aribe» horren ondoan «Araiz» edo «Valle de Araiz» idazten du eta horrek argitzen du Arribez ari dela (Araitz) eta ez Aribez (Aezkoa). Edonola ere, Eusko Ikaskuntzak sarean eskuragarri duen Euskal Kantutegian (https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentu-fondoa/euskal-kantutegia/) Arribekoak diren melodiak eta kantak Aribekoak bailiran agertzen zaizkigu .
Egun honetan Pipirripi Dantza Taldeak emanaldi bat ematen du eta Ttun-ttunean parte hartzen duten dantzariak emanaldirako jantziekin dantzatzen dira. Sar daitekeen jendea egun horretan daraman arroparekin sar daiteke.
AURKEZPENA
Ttun-ttuna Aezkoako Egunean dantzatzen da karrika dantza baten buruan. Dantzariak delako Karrika dantza horren parte dira, ibarreko erraldoiak, musikariak eta Ibarreko ordezkariekin batera. Horrela ibiltzen dira herrian zehar eta herriko plazaraino joaten dira, non ttun-ttuna dantzatzen den. Ttun-ttunak ez du aparteko protokolorik. Pipirripi Dantza Taldearen lagunak sartzen dira plazara eta haiekin batera sartu nahi duen orok. Dantzen ordena hauxe da: Pañolo dantza, Inguru dantza eta karrika ...irakurri gehiago
Aribeko Ttun-ttuna 2024an berreskuratu zuen Aezkoako Pipirripi Dantza Taldeak Patxi Labordaren laguntzarekin. Berreskurapenerako Patxi Arrarasen liburuan jasotako deskribapena izan zuten oinarri. Izan ere, Ingurutxo honen berri F. Arrarasek eman zigun (Arraras, 1983, 14). Bere idazlanetan ohikoa den bezala, ez du bere informazioaren iturririk aipatzen.
Ingurutxo guziak bezala, hau ere dantza mistoa zen eta bere barnean lau dantza biltzen zituen: Soka dantza, Pañolo dantza, Ingurua eta Ka...irakurri gehiago
Pipirripi Dantza Taldea eta nahi duena.
MULTIMEDIA
Egun honetan Pipirripi Dantza Taldeak emanaldi bat ematen du eta Ttun-ttunean parte hartzen duten dantzariak emanaldirako jantziekin dantzatzen dira. Sar daitekeen jendea egun horretan daraman arroparekin sar daiteke.
Arraras, F. (1983). Danzas e Indumentaria de Navarra. Merindad de Sangüesa. Pamplona: Institución «Príncipe de Viana»