Igantziko Zortzikoa

AURKEZPENA

Igantziko Dantza Luzea. Zortzikoa. 2019. It.: Ortzadar
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Igantziko Dantza Luzearen hirugarren dantza da. Mutil dantza egin eta gero, txistulariek Neskak biltzeko soinua jotzen dute. Bere izenak dioen bezala, neskak sokara ekartzeko erabiltzen zen. Horretarako bigarren eta azken aitzineko mutilak nesken bila joaten ziren hauek sokan sartzeko. Gaur egun, Mutil dantza dantza mistoa izanda, dantza taldera gehitu nahi duten neskak doinu honekin sartzen dira plazan. Behin sokan, Aunitz urtez egiten den moduan dantzariek elkarren artean agur egiten diote.

Ondoren, Zortzikoa egiten da. Plazan egiten da zirkulu irekian dantzarien artean estekarik ez dagoela, hau da, ez dira sokan jarrita. Neskak mutilen artean daude tartekaturik, baina dantza aurrera doan heinean tokiz aldatzen dira eta piskanaka elkarrekin geratzen dira, hurrengo dantza iragarriz. 

Behin dantza bukatuta, mutilak plazatik ateratzen dira.

Sanjuanetan dantza neskek gidatua da.

Herria:

NOIZ
Data: 
Irailaren 29 (San Migeletan), 17'00 aldera; Ekainaren 23an (San Juanetan), 20’30 aldera
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Kale Nagusia, Herriko Etxearen ondoan

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Igantziko Dantza Luzea. Neskak biltzekoa. 2019. It.: Ortzadar E.F.E.
Igantziko Dantza Luzea. Zortzikoa. 2019. It.: Ortzadar E.F.E.
JANZKERA
MUSIKA
Musikariak: 
Amadeo Arretxe eta Igantziko Txistulariak
Soinu tresnak: 
Txistu taldea eta eskusoinua