Igantziko Ezpata Dantza

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Ezpata dantza herriko agintarien eta banderaren aitzinean dantzatzen den dantza da. Igantziko Ezpata dantza zikloaren barnean koka daiteke eta izena ematen dio. Ezpata dantzariak (neskak eta mutilak) soka batean ateratzen dira plazara eta bertan bi ilaratako formazioa egiten dute Ezpata dantza dantzatzeko. Haien buru, aitzineskua.

Herria:

NOIZ
Data: 
IX-29, 10h. eta 12’00 aldera, meza ondoren.
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Herriko Iturriaren ondoan eta Herriko Etxearen ondoan
Geokokapena: 
AZALPENA

Meza nagusiaren ondoren ezpata dantzariek arkua egiten diete herriko agintariei elizatik ateratzen direnean. Hauek, herriaren banderak lagunduta, Herriko Etxearen ondoko zabalgunera joaten dira eta kokatzen dira. Ikusleen zirkulua osatuta, dantzariak sartzen dira soka batean eta buelta erdia ematen diote plazari agintarien aurrean dantzatzeko. Ordurako, bi ilarak sortu dituzte. Aitzineskua, sokaren erdian zihoana, orain bi ilaren buru da.

Orduan hasten da Ezpata dan...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Amadeo Arretxek honela kontatzen du Ezpata dantzaren bilakaera ikerketa datuen arabera:

Herriko Etxeko artxiboko datuen arabera, Besta Berri egunean dantzatzen zen Ezpata-Dantza eta XX. mende hasiera arte egin izan zen (argazki zaharretan ere agertzen da). Oskar Txoperenak artxiboan egindako lanarengatik Ezpata-Dantzari buruzko datu aunitz jakin genituen, adibidez, non janzten ziren, non gordetzen ziren ezpatak eta Ezpata-Dantzariekin bat...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

16 ezpata dantzari eta aitzineskua.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Igantziko Ezpata dantza. Ezpata dantza. 2023. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Igantziko Ezpata dantza. Ezpata dantza. 2019. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Igantziko Ezpata dantza. Ezpata dantza. 2014. It.: Dantzan.eus
Igantziko Ezpata dantza. Karrika Bueltan egindako Ezpata dantza. 2023. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Mutilak: Belaunetarainoko galtza zuriak, alkandora zuria eta galtzerdi zuriak. Oinetan, gorriz txirikordatutako espartinak. Sorbaldetatik zintzilik eta bularraldea zeharkatuz zinta bana, gerriaren kontrako aldean lotzen dena eta beren korapiloak, galtza eusten duen gerriko gorriaren azpian geratzen direnak. Galtzen azpian kaxkabilekin apaindutako polainak damatzate aztaletako kanpoaldean. Buruan, zapel gorri bat zinta...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Igantziko Txistulariak
Soinu tresnak: 
Txistu taldea eta eskusoinua
Grabaketen egilea: 
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Partiturak: