Igantziko Ikurriñari Agurra

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Dantza berria da, Igantziko Ezpata Dantzaren zikloaren barruan koka daiteena.

Igantziko bandera edo ikurriña Udaletxeko balkoitik jausten dutenean, ezpata dantzariak, lau lerrotan jarririk, itxoiten ari dira. Ondoren, Ikurriñari Agurra dantza egiten dute. Bukatutakoan elizaraino segizioa dago: dantzariak, txistulariak, Bandera eta udala.

Herria:

NOIZ
Data: 
Irailaren 29, eguerdiko 11ak aldera
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Karrika Nagusia, Herriko Etxearen ondoan
Geokokapena: 
AZALPENA
Azalpen historikoa: 

Igantziko gainontzeko dantzak bezala, 1999an sortu zuen Amadeo Arretxek, Igantziko txistulari eta koreografoak.

Hasiera batean mutilek soilik dantzatzen bazuten ere, orain dantza mistoa da.

Parte hartzaileak-dantzariak: 

16 neska-mutil eta aitzineskua

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Igantziko Ezpata dantza. Ikurriñari Agurra. 2023. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Igantziko Ezpata dantza. Ikurriñari Agurra. 2019. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
JANZKERA

Ikus Igantziko Ezpata dantza

MUSIKA
Musikariak: 
Igantziko Txistulariak
Soinu tresnak: 
Txistu taldea eta eskusoinua
Partiturak: