Etxarri-Larraungo Almute dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Alan gosia naiz
Azalpena: 

Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa. Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.

Aita Donostiarentzat Aita Modesto de Lekunberrik jaso zuen, 1918an, Larraungo Etxarrin. Partitura eta kanta Donostiaren Obras completas bilduman agertzen da, letra honekin:

Alan gosia naiz,

Olan gosia naiz:

Alan gose, olan gose

Frailia naiz;

Dantzatu nai;

Modurik ez eta jakin ez.

Salto bat egin al banetzake

Al rebes!,

Bestia erres (Donostia, 1994, 2115)

Aita Donostiaren Cancionero Vasco delakoan «Artaxuriketak” sail bat sortu bazuen ere, ez zuen dantza kantatu hau hor sartu...irakurri gehiago

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Larran, Almute dantza. 2019. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea