ETXARRI-LARRAUN

Katadera dantza edo Aulki dantzaren izenak, izen generiko gisa, bi dantza ezberdin biltzen ditu. Bat, zabalduena, hiru alkirekin egiten da eta dantzariak bere artean dantzatu behar dute, okertu gabe; bestea nahi adina aulki jartzen dira korro batean, beti ere, dantzari kopuruak aulkiak baino bat gutxiago izan behar du.

Jadanik soilik Baztanen egiten den irri dantza da.

Irri edo joku dantza bat da. Saskitoa edo almutea ale-neurria da, bolumenarena, eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.

Egun Baztanen egiten da, baina hau soilik dantza taldeen eginkizunetan eta eskoletan.

Zaldabai dantzak jada egiten ez diren dantzak dira. Zaldabai dantzez mintzatzen ari garenean ez gara, espreski, dantzez mintzatzen, erabiltzen den musika tresnari buruz baizik. Zaldabaia panderoa da. Orotariko Euskal Hiztegiak zaldabaiaz landa zaldabe eta zaldabei aldaerak jasotzen ditu. Dantza hauek kantatuak izaten ziren eta jota eta porrusaldak izaten ziren.

Jadanik dantzatzen ez den dantza.

Irri edo jostaketa dantza bat da. Hiru aulkirekin egiten den aulki dantza da. Hiru aulkiei dagozkien hiru dantzarik parte hartzen dute. Melodiaren erritmoa jarraituz nahastu gabe dantzatu behar dute aulkien artean, beste dantzariekin tupust egin gabe.

Ikusi Iribasko Silla dantza

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Ziklo honen parte da: 
FITXA ERAIKITZE LANETAN

FITXA ERAIKITZE LANETAN