Ez da hau daukaten izen bakarra, beste izen batzuekin ere bai dira ezagunak: Jostaketa dantzak, kalapita dantzak edota joku dantzak. Irri dantza izendapenarekin parte hartzaileen eta ikusleen libertimendua helburu duten dantzak ezagutzen ditugu. Dantza hauek testuinguru informaletan dantzatzen ohi ziren: tabernan, etxean edota lan egin ondoren. XX. mendearen hasieran hasi ziren galtzen eta beraien abantzu erabateko desagerpena mende horren hirugarren hamarkadan gertatzen da. Nafarroa osoan zehar haien lekukotasunak aurkitzen ahal baditugu ere, Nafarroako mendialdean jaso izan dira gehien bat eta, eskualde honen barnean, Baztango Bailaran zehazki. Izan ere, Bailara honetako dantza taldeek eta txistulariek hamarren bat irri dantza mantendu dituzte bizirik.
Dantza hauetako batzuk euren koreografiaren arabera sailkatu ditugu eta estekak jarraian aurkezten dira. Gainerakoak zikloko dantzen zerrendan agertzen dira.
AULKI DANTZAK
ALMUTE DANTZAK
LUZAIDEKO JOSTETA DANTZAK
BAZTANGO IRRI DANTZAK
BAZTANGO SASKITO DANTZAK
IPURDI DANTZAK
AURKEZPENA
MULTIMEDIA