AURITZ

XX. mendearen hasieratik egiten ez den mutil dantza. Dakigun gauza bakarra da Aurizko San Joango festetan suaren inguruan dantzatzen zela zirkulu irekian.

Dantzatzen ez den dantza bat da. Berez, joku-dantzen sailean koka daiteke. Dantzariak ilara batean jarrita, lehendabizikoa jarraitu behar dute eta berak egiten dituen mugimenduak edota ekintzak, errepikatu. Ondoko bideoan ikus daitekeen Ezkila frailea, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskurapen lekukotasuna da.

Ez da hau daukaten izen bakarra, beste izen batzuekin ere bai dira ezagunak: Jostaketa dantzak, kalapita dantzak edota joku dantzak. Irri dantza izendapenarekin parte hartzaileen eta ikusleen libertimendua helburu duten dantzak ezagutzen ditugu. Dantza hauek testuinguru informaletan dantzatzen ohi ziren: tabernan, etxean edota lan egin ondoren. XX. mendearen hasieran hasi ziren galtzen eta beraien abantzu erabateko desagerpena mende horren hirugarren hamarkadan gertatzen da.

FITXA ERAIKITZE LANETAN

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Ziklo honen parte da: 

Orriak