Jadanik egiten ez den irri dantza da.
Daukagun testigantza bakarra Joseba Ozkoidi eta Maria Martínez ortzadarkideek eman ziguten:
En Mezkiritz, Orondritz y Aintzioa recuerdan que los casados bailaban «Ia sequía», danza festiva mixta que interpretaban en corro cogidos de las manos. Uno de los participantes se quedaba en el centro con una escoba para pegar a todo aquel que no se agachase en el momento que marcaba la música. La melodía era indeterminada y podía servir cualquiera, aunque en Orondritz recordaban la conocida murga —pasacalles— «Iruñatarra» [Mezkiritzen, Orondritzen eta Aintzioan, ezkonduek «Ia sequía» dantzatzen zutela gogoratzen dute, eskutik helduta korroan egiten zuten jai-dantza mistoa. Parte-hartzaileetako bat erdian geratzen zen erratz batekin, musika markatzen zuen unean makurtzen ez zen oro jotzeko. Melodia zehaztugabea zen eta edozeinek balio zezakeen, nahiz eta Orondritzen «Iruñatarra» murga — kalejira — ezaguna gogoratzen zuten] (Martínez & Ozkoidi, 1991, 58)..
«Iruñatarra» Celestino Pozueta Galarzak sortutako konposizioa da, 1918koa, eta 1923ko sanferminetan arraka...irakurri gehiago
«Iruñatarra» Celestino Pozueta Galarzak sortutako konposizioa da, 1918koa, eta 1923ko sanferminetan arrakasta haunda izan zuena. Azken urte honetan Iruñeko “La Sequía” Elkarteari eskeini zion. Elkarte horrek urte hartako sanferminetan erabili zuen «Iruñatarra» melodia egun ere ezagutzen den koreografia berberarekin. Agian Erroibarren dantza jasotzen duen ezohiko izen hori, Elkarte hortik datorkio.