Irri dantzak dibertitzeko dantzak dira. Batzuk joku eta dantzen artean dagoen esparru horretan daude. Dantza hauek lanekin izan dute harremana, hala nola dibertitzeko uneekin: ezteiak, lagun arteko bazkari edo afariak, etabar.
Erran bezala, dantza hauek espreski dibertitzeko dantzak dira. Kultura guztietan ematen dira mota honetako dantzak edo jokuak. Euskal Herrian ere. Nafarroari dagokionez, Baztan izan da kopuru haundiena bildu eta mantendu duen udalerria. Izan ere, eta autoreen arabera, mota honetako bederatzi edo hamabi dantza mantendu dira.
Hala ere, ezin erran dezakegu erabat bizirik mantentzen direnik. Horietako batzuk bederen, eskoletan irakasten dira eta umeak jolasteko erabiltz...irakurri gehiago
Hala ere, ezin erran dezakegu erabat bizirik mantentzen direnik. Horietako batzuk bederen, eskoletan irakasten dira eta umeak jolasteko erabiltzen dira. Bertze batzuk bazterrean geratu dira. Edo, gehienez, Baztango dantza taldeen barruan mantentzen eta transmititzen dira.
Maurizio Elizalde (Donostia, 1994, 1970) izan zen haien lehendabiziko bilduma egin zuena. Horretan mutil dantzetatik bereizten diren dantzak dira Irri dantzak eta hauen barnean Zazpi jauzi mutil dantza, Baztango Zortzikoa, Baztango Soka dantza eta Sagar dantza sartzen ditu. Hauek kenduta 9 lirateke Irri dantzak.
Javier eta Patxi Larraldek beren aldetik, hamabi Irri dantza identifikatzen dituzte: Elizaldek jasotakoak gehi Bizkar dantza, Katadera dantza inguruan eta Eskalapoin dantza.
Honatx Larraldetarrek dantza hauei buruz erraten digutena:
Baztango Aranan baditugu 12 joku-dantza ezberdinak, iostaketa-dantzak edo irri-dantzak izen orokor hokin ezagutzen ditugunak.
Nekazari etxetan, elkar lagunduz, kisue, arto-xuritze, garratu, etxeari teilatu emate eta holako lan gogor aunitz egiten zitutzten eta etxeko-andreak langilei saritzeko afari on bat ematen zuen. Afal ondoan, gau guzia besta egiten zen eta orduan iostaketa-dantza hok dantzatzen ziren.
Dantza hok beti sasoin on bat biltzean egiten ziren, gehienetan lan gogor baten ondotik eta eztai edo lagun arteko otordu on baten ondorioz (Larralde & Larralde, 1991, 29)
AURKEZPENA
MULTIMEDIA