Baztango Eskalapoin dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Baztango Irri dantza bat da. Dantza Baztango bailarako dantza taldeen testuinguruan mantendu egin da. Bere izena dantzariek oinetan janzten dituzten «eskalapoinei» zor die. Eskalapoin edo eskalapuina zurezko oinetako bat da. Txokle edo xokle izenarekin ere ezaguna da. Oinetako horiekin egiten zen dantza eta une zehatz batzuetan lurraren kontra jotzen ziren.

Dantza honen melodia R.M. Azkuek Bozaten (Baztan) jaso zuen eta bere Cancionero Popular Vasco delakoan argitara eman zuen (Azkue, 1925, 307). Jarri zion izena («Eskalapoin dantzan») kanta zitekeen kantaren lehenbiziko bertsoari dagokio:

Eskalapoin dantzan

Baigorriko plazan

zagi bat ardo pontzan,

Rau, rau, rau (Azkue, 1925, 308)

Azkuek ez zuen dantzaren koreografiari buruzko inongo aipamenik eman.

Geroztik, Baztango dantzak jasotzeaz arduratu diren guziek ez dute dantza honen aipamenik egin. Ez Elizaldetarrak, ez Donostiak, ez Zalduak. Eraba...irakurri gehiago

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Baztango Eskalapoin dantza. 1972. Sección Femenina. It.: (NO-DO) Dantzan.eus