Baztango Xan petike danse

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Xanpetikidans, Lepetikidans, Yan petit qui danse
Azalpena: 

Irri edo jostaketa dantza bat da. Biribilean egiten den dantza da eta dantzak bi zati ditu: lehengoan dantzariak korroan aritzen dira, Baztango kasuan bertako Zortzikoaren urratsak egiten; bigarrenean dantzariek lurrean markatzen dute behatzekin, oinekin, belaunekin, ukondoekin, bizkarrekin eta aldakekin. Itzulipurdiarekin bukatzen da eta agian hortik datorkio bere izenetako bat (Ipurdi dantza).

Baztango irri dantza honek harreman zuzena dauka Orbaizetako Irri dantzarekin. 

Azalpen historikoa

Aita Donostiak jaso zuen dantza honen melodia Arnegin 1918an (ikus Arnegiko Jean Petit qui danse). Baztango bertsioa Maurizio Elizaldek bildu zuen 1943ko bere koadernatxoan Yan petit qui danse izenarekin. Aurreko mendearen 70eko hamarkadan TVEko programa baterako egin zioten elkarrizketa batean hauxe erran zuen Elizaldek:

No es nacido aquí, más bien es un baile cogido de otro sitio, de la parte francesa. X tiempo hace que se cog...irakurri gehiago

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Baztan, 1989. Xan petike danse. It.: E.X. Dueñas (Dantzan.eus)
Baztan, 1970-80. Xan petike danse. It.: TVE-Raíces (Dantzan.eus)