Baztango Esku dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Baztango Esku dantza Irri dantza bat da. Dantzariak, aurrez aurreko bikoteetan jarrita, eskuekin egiten dute jokua: bakoitzaren eskuak elkarren kontra joz edo bere bikotekidearenen kontra. Doinua azkartzen den heinean dantza zailtzen da.

Gainerako Irri dantzekin gertatzen den gisan, Esku dantza eskoletan haurren dantza bezala mantendu da. Baztango dantza taldeetan ere mantentzen eta irakasten da. Gaur egun Baztanen mantendu arren, Esku dantza Euskal Herriko beste herrialdeetara zabaldu da.

Dantzaren melodia Aita Hilario Olazaranek jaso omen zuen Narbarten (Bertizarana) (Larralde &Larralde, 1991, 33). Aita Donostiak, bere aldetik, 1919 baino lehen jaso zuen Amaiurren (Donostia, 1994, 1899) Antonio Elizalderengandik. Maurizio Elizaldek bere aitarengandik jaso zuen eta osatutako bildumari gehitu zion (Donostia, 1994, 1999).

Koreografiari dagokionez, bi ditugu. Lehena 1987 F. Arrarasek Amaiurrentzat emana (Arraras, 1987, 55) eta bestea Larraldetarrek emana. Hauxe da hauek ematen dutena: 

Bikote andana bat lerroan, esku-zartak konpas binarioak erakusten duen kolpe bakotx...irakurri gehiago

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Lekaroz. Esku dantza. 1923. Eusko Ikusgaiak. Dantzan.eus
Baztan, Esku dantza. 1989. It.: E.X. Dueñas (Dantzan.eus)