Baztango Paxa dantza Baztango Irri dantzen taldearen barruan kokatzen da. Aspalditxotik Baztango dantza taldeek beren ikuskizunetarako mantentzen dute bizirik.
Aspaldian bere inguru naturala tabernak, familiaren bilerak, artaxuriketak eta abar ziren. Gaur egun, haurren dantza gisa geratzen da:
Es un baile que se hacía en las fiestas relacionadas con el trabajo, pero ahora sólo lo realizan los niños, entre seis y catorce años, y los grupos de danzas [Hainbat lanekin lotutako festetan egiten zen dantza da, baina orain, soilik, sei eta hamalau urte bitarteko haurrek eta dantza taldeek egiten dute] (Fdez de Larrinoa, 2003, 361).
Honela deskribatzen dute Larraldetarrek dantza:
Bi paxa zabal gurutzean ezarriak, muturretan lau dantzarik atxikitzen dutela, bertze dantzari batek «salto» motxetan, hiru jauzi eginen ditu alde batetik ete bertze hiru bertzetik, paxa gurutzearen gaineraino. Gero, goitixago paxa gurutzea paratuko dute eta «salto» edo jauzi motxak gero ta zailago, eta ondarrean dantzariak ezin egin (Larralde, 1991, 36).
Aita Donostiak hir...irakurri gehiago
Aita Donostiak hiruzpalau dantza-doinuen bildumak egin zituen Baztanen, batzuk iturri identifikatugabeengadik eta beste batzuk bertako txistulariengandik. Paxa dantza 1943an Maurizio Elizalde txistulariari jasotako dantzen artean dago. Aurretik ez dago bere aztarnarik. Maurizio Elizaldek bere aita Antoniorengandik (bere ere txistularia) jaso zuen, eta Patxi Larralderi esker, badakigu Antonio Elizaldek Aita Donostiarengandik ikasi zuela doinua, berez Oskozkoa dena (Larralde, 1991, 35).