Baztango Zartain dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Zartagin dantza
Azalpena: 

Baztango Zartain dantza irri dantza da, katadera dantza, alegia. Kataderak edo aulkiak biribilean jartzen dira eta dantzariak zirkulu horren barnetik dantzatzen dira. Dantzariak kataderak baino bat gehiago dira. Dantzarietako batek zartagin bat darama eskuan eta berak agintzen denean musika geratu eta denak eseri behar dira. Esertzen ez denari aurpegia zikintzen zaio zartaginarekin.

Erran bezala, Baztango irri dantza da eta Baztango irri dantza gehienak edo denak bezala, dantza taldeetan eta eskoletan irakasten da.

Aita Donostia Antonio Elizalde txistulariarengandik jaso zuen, 1919an Amaiurren eta 1930ko Gure Herria aldizkarian argitaratu zuen «Danse de la Poêle» (Zartain dantza) izenpean. Partitura bera bildu zuen 1943an Maurizio Elizaldek bere Baztango dantzen bilduman.

Donostiak azalpen bat eman zuen bere gehigarri musikal hartan:

On met des chaises, une de moins qu’il y a de danseurs. Ceux-ci se mettent en cercle plus ou moins élargi. Ils font des tours parmi les chaises, en dansant. Un des danseurs porte la poêle sur son épaule; c’est celui qui mène la danse, e...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Baztan, Zartai dantza. 1989. It.: Emilio Xabier Dueñas (Dantzan.eus)