Baztango bailaran inauteri garaian egiten diren dantzak dira. Sagar dantzetan ezagunena Arizkungoa da eta denboran zehar mantendu egin den bakarra, tradizioak edo ohiturak ez baitu hausturarik izan.
Sagar dantzek antzeko eskema koreografikoa daukate: Lau dantzari, eskuetan sagar bina daramatela (Erratzun ere naranjak eramateko ohitura izan da), herriko kaleetan barna ibiltzen dira, txistulariak lagundurik. Hainbat geldiunetan sagar dantzari ekiten diote eta bertan t...irakurri gehiago
Baztango bailaran inauteri garaian egiten diren dantzak dira. Sagar dantzetan ezagunena Arizkungoa da eta denboran zehar mantendu egin den bakarra, tradizioak edo ohiturak ez baitu hausturarik izan.
Sagar dantzek antzeko eskema koreografikoa daukate: Lau dantzari, eskuetan sagar bina daramatela (Erratzun ere naranjak eramateko ohitura izan da), herriko kaleetan barna ibiltzen dira, txistulariak lagundurik. Hainbat geldiunetan sagar dantzari ekiten diote eta bertan taldeak inauterietako puskak jasotzen ditu, gero bazkarian edota afarian kontsumituko dituztenak.
Baztango herri dantzen tradizioa (bai eta ondare tradizionalaren beste esparruak ere) nahiko ahul heltzen da XX. mendera. XIX. mendearen bukaeran hirugarren karlistadak uzten dituen egoera sozioekonomikoa eta kulturala ez da hoberena herri tradizioei dagokienez. Bestelako eredu koreografikoek indar handia hartzen dute, batzuk jada herrietan ezagutzen zirenak (jota, porrusalda) eta beste batzuk kanpotik edo tokiko burgesiak ekarri edota dantzatutakoak (polkak, balsak, mazurkak, etab....irakurri gehiago
Baztango herri dantzen tradizioa (bai eta ondare tradizionalaren beste esparruak ere) nahiko ahul heltzen da XX. mendera. XIX. mendearen bukaeran hirugarren karlistadak uzten dituen egoera sozioekonomikoa eta kulturala ez da hoberena herri tradizioei dagokienez. Bestelako eredu koreografikoek indar handia hartzen dute, batzuk jada herrietan ezagutzen zirenak (jota, porrusalda) eta beste batzuk kanpotik edo tokiko burgesiak ekarri edota dantzatutakoak (polkak, balsak, mazurkak, etab.). Tradizioari lotutako musika tresnek ere ez dute garai onik pasatzen. Musika bandek eta bolumen handiko soinu tresnek dantzak lagundu dituen txistua alboratzen dute (Larralde, 2017,).
Sagar dantzari dagokionez, egoera honi inauterien gainean jarritako debekuak eta oztopoak ere jar daitezke, inauteri dantzak diren heinean. Egia da gutxienez XVII. mendetik etengabeak izan direla inauterien hainbat adierazpenen kontrako legeak eta arauak; baina estatuaren kontrola indartzen den heinean, arau horien eraginkortasuna ere handiagoa bilakatzen da. Inauterien kontrako arautegi horien lagin bat dira “Ordenanzas Municipales de Policía Urbana y Rural de Baztán” (Baztango Hiri eta Landa eremuko Poliziaren Udal Ordenantzak), XIX. mendearen bukaeran egindakoak eta 1912an Udalak onetsiak (Larralde, 2017, 17). Ondoren, Primo de Riveraren diktadura heldu zen (1923-1930) aurretik zetozen debekuak indartzen. Errepublika, gerra… Mendearen bueltan hasten dira Sagar dantzak erabat ahultzen eta desagertzen. Batzuk mende berriaren erdira ez dira iritsiko eta zazpigarren hamarkadan bakarra izango da Baztanen.
Sagar dantzen berreskurapen prozesua XX. mendearen zortzigarren hamarkadan hasten da bertako zein kanpoko dantza taldeek bultzatuta. Horrela, Erratzukoa (Iruñeko Ortzadar eta Arizkungo Elkartasuna), Amaiur (Elkartasuna), Baztangoa (Elkartasuna) eta Lekarozkoa (Jo ala Jo) berreskuratu izan dira.
Sagar dantzariak zuriz janzten dira (alkandora eta prakak). Gerrian gerriko gorria daramate eta bularrean gurutzatua banda bat (gorria, urdina,...). Buruan txano koniko bat koloreetako bolanteez apaindua. Txanotik zintzilik eta aurpegia estaliz, mantelina xuri bat. Oinetan zapatillak edo espartinak (eguraldiaren arabera). Esku bana, bi sagar.
AURKEZPENA
Baztango bailaran inauteri garaian egiten diren dantzak dira. Sagar dantzetan ezagunena Arizkungoa da eta denboran zehar mantendu egin den bakarra, tradizioak edo ohiturak ez baitu hausturarik izan.
Sagar dantzek antzeko eskema koreografikoa daukate: Lau dantzari, eskuetan sagar bina daramatela (Erratzun ere naranjak eramateko ohitura izan da), herriko kaleetan barna ibiltzen dira, txistulariak lagundurik. Hainbat geldiunetan sagar dantzari ekiten diote eta bertan t...irakurri gehiago
Baztango herri dantzen tradizioa (bai eta ondare tradizionalaren beste esparruak ere) nahiko ahul heltzen da XX. mendera. XIX. mendearen bukaeran hirugarren karlistadak uzten dituen egoera sozioekonomikoa eta kulturala ez da hoberena herri tradizioei dagokienez. Bestelako eredu koreografikoek indar handia hartzen dute, batzuk jada herrietan ezagutzen zirenak (jota, porrusalda) eta beste batzuk kanpotik edo tokiko burgesiak ekarri edota dantzatutakoak (polkak, balsak, mazurkak, etab....irakurri gehiago
Lau dantzari
MULTIMEDIA
Sagar dantzariak zuriz janzten dira (alkandora eta prakak). Gerrian gerriko gorria daramate eta bularrean gurutzatua banda bat (gorria, urdina,...). Buruan txano koniko bat koloreetako bolanteez apaindua. Txanotik zintzilik eta aurpegia estaliz, mantelina xuri bat. Oinetan zapatillak edo espartinak (eguraldiaren arabera). Esku bana, bi sagar.
Arrieta, J. (1966). Sagar dantza, en Dantzariak, nº1. Revue de l’Association des danseurs du Pays Basque. Bayonne.
Azkue, R. M. (1925). Cancionero Popular Vasco (3. arg., 1990). Euskaltzaindia, Bilbo.
Donostia, P. (1994). Cancionero Vasco. En Obras Completas del P. Donostia. Vol. IX. Cancionero Vasco.IV Danzas. Eusko Ikaskuntza, Donostia.
Larralde, P. (2017): Las Sagar dantzak del Valle de Baztan. En Txistulari...irakurri gehiago