Jadanik egiten ez den irri dantza da.
Dantza honen lehen albistea R.M. Azkuek eman zigun bere Cancionero Popular Vasco delakoan:
Lo aprendí en Eugi (Ezteribar, AN) y en Alkotz (Ulzama, AN). Se colocaban tres sillas en fila (en la plaza o en la taberna), ataban fajas de silla a silla, a poca altura del suelo, y se bailaba a modo del Txakolin txakolin de Bizkaya, dando piruetas y cruzando las piernas sobre la faja [Eugin (Ezteribar, AN) eta Alkotzen (Ultzama, AN) ikasi nuen. Hiru aulki ilaran jartzen ziren (plazan edo tabernan), aulkitik aulkirako gerrikoak lotzen zituzten, lurretik gertu, eta Bizkaiko Txakolin txakolinaren antzera dantzatzen zen, piruetak emanez eta hankak gerrikoaren gainean gurutzatuz] (Azkue, 1990, 311).
Baina doinua eta deskribapen koreografikoa jasotzen duen unean ez omen dago oso osasun onean, oin-ohar batean hau azaltzen duelako:
No sé si hay localidad en que todavía esté en uso este baile [Ez dakit herririk dagoen non dantza hau oraindik erabiltzen den] (Azkue, 1990, 311).
Nafarroan mantendu den Gerri...irakurri gehiago
Nafarroan mantendu den Gerriko dantza bakarra Baztango Paxa dantza izan da. Hala ere, Azkuek ematen duen deskribapenarekiko desberdintasunak agerikoak dira.
Urte batzuk geroago F. Arrarasek ere dantza honen partitura eta deskribapena argitaratu zituen. Baina bere Alkozko Gerriko dantzaren deskribapena Baztanen egiten denarekin bat datorren, Eugiko kasuan Azkuek eman zuen bertsua da (Arraras, 1984, 44). Jasotzen duen doinua, hala ere, Azkuerena da.
Ez da hau daukaten izen bakarra, beste izen batzuekin ere bai dira ezagunak: Jostaketa dantzak, kalapita dantzak edota joku dantzak. Irri dantza izendapenarekin parte hartzaile eta ikusleen libertimendua helburu duten dantzak ezagutzen ditugu. Dantza hauek testuinguru informaletan dantzatzen ohi ziren: tabernan, etxean edota lan egin ondoren. XX. mendearen hasieran hasi ziren galtzen eta beraien abantzu erabateko desagerpena mende horren hirugarren hamarkadan gertatzen da. Nafarroa osoan zehar haien lekukotasunak aurkitzen ahal baditugu ere, Nafarroako mendialdean jaso izan dira gehien bat eta, eskualde honen barnean, Baztango Bailaran zehazki. Izan ere, Bailara honetako dantza taldeek eta txistulariek hamarren bat irri dantza matendu dituzte bizirik.