Jadanik egiten ez den irri dantza da.
Dantza honen lehen albistea R.M. Azkuek eman zigun bere Cancionero Popular Vasco delakoan:
Lo aprendí en Eugi (Ezteribar, AN) y en Alkotz (Ulzama, AN). Se colocaban tres sillas en fila (en la plaza o en la taberna), ataban fajas de silla a silla, a poca altura del suelo, y se bailaba a modo del Txakolin txakolin de Bizkaya, dando piruetas y cruzando las piernas sobre la faja [Eugin (Ezteribar, AN) eta Alkotzen (Ultzama, AN) ikasi nuen. Hiru aulki ilaran jartzen ziren (plazan edo tabernan), aulkitik aulkirako gerrikoak lotzen zituzten, lurretik gertu, eta Bizkaiko Txakolin txakolinaren antzera dantzatzen zen, piruetak emanez eta hankak gerrikoaren gainean gurutzatuz] (Azkue, 1990, 311).
Baina doinua eta deskribapen koreografikoa jasotzen duen unean ez omen dago oso osasun onean, oin-ohar batean hau azaltzen duelako:
No sé si hay localidad en que todavía esté en uso este baile [Ez dakit herririk dagoen non dantza hau oraindik erabiltzen den] (Azkue, 1990, 311).
Nafarroan mantendu ...irakurri gehiago
Nafarroan mantendu den Gerriko dantza bakarra Baztango Paxa dantza izan da. Hala ere, Azkuek ematen duen deskribapenarekiko desberdintasunak agerikoak dira.
Urte batzuk geroago F. Arrarasek ere dantza honen partitura eta deskribapena argitaratu zituen. Bere deskribapena Baztanen egiten denarekin bat dator (Arraraas, 1984, 149). Jasotzen duen doinua, hala ere, Azkuerena da.