BETELU

Ziklo honen parte da: 

Katadera dantza edo Aulki dantzaren izenak, izen generiko gisa, bi dantza ezberdin biltzen ditu. Bat, zabalduena, hiru alkirekin egiten da eta dantzariak bere artean dantzatu behar dute, okertu gabe; bestea nahi adina aulki jartzen dira korro batean, beti ere, dantzari kopuruak aulkiak baino bat gutxiago izan behar du.

Jadanik egiten ez den dantza. Joku dantza bat da. Dantzariak lerro batean jarrita lehendabizikoak egiten duena errepikatu behar dute: arropa erantzi abesten den kantak dioenaren arabera.

Beteluko Karrika dantza Inauterietan egiten den dantza da. Berez, eta bere izenak adierazten duen moduan, herriko kaleetan barna joateko musika eta dantza da. Baina toki zehatz batzuetan zortzikoa dantzatzen dute dantzarien sokaren lehendabiziko eta azken dantzariek. Zubiak ere egiten dituzte eta bukatzeko, fandango, porrusalda eta kalejira bat.

Orriak