Ipurdi dantza joku dantza bat zen. Jadanik, soilik Baztango dantza taldeetan mantentzen da.
Aurkitu dugun lehenengo deskripzioa eta partitura Aita Donostiari zor diogu. Berak 1919. urtean jaso zuen Amaiurren eta 1930 argitaratu ohar batekin:
On accroche à l’épaule d’un danseur un papier assez long, de façon qu’il touche la ceinture. Ce danseur se tient accroupi et marche ainsi, dansant et faisant des tours. Les autres danseurs doivent faire brûler le papier. Opération difficile à cause des mouvements du danseur porte-papier [Dan...irakurri gehiago
On accroche à l’épaule d’un danseur un papier assez long, de façon qu’il touche la ceinture. Ce danseur se tient accroupi et marche ainsi, dansant et faisant des tours. Les autres danseurs doivent faire brûler le papier. Opération difficile à cause des mouvements du danseur porte-papier [Dantzari baten sorbaldan paper luze bat zintzilikatzen da, gerrikoa ukitzeko modukoa. Dantzari hori kokoriko jarri eta horrela ibiltzen da, dantzan eta bueltaka. Beste dantzariek papera erre behar dute. Operazio zaila da, paper-eramaile dantzariaren mugimenduengatik] (Donostia, 1930, 6)
Ondoren egin diren deskripzioak antzeratsuak dira. Doinuan, hala ere, ezberdintasunak aurkitzen ditugu baina beti biribilketa baten erritmoan.
Koreografia berak, baina aldatuz zintzilik dagoen papera lasto edo belar sorta batez, Bizkar dantza du izena. Seguruenik dantza bera da eta erre behar den gauzakia alda daiteke. Alda daitekeena ere, doinua da. Gauza bera gertatzen da Zozuarena eta Xoriarena mutil dantzekin. Bi kasuetan, koreografia bera daukate, doinua aldatzen delarik.
AURKEZPENA
MULTIMEDIA