LUZAIDE

Dantza Luzea. Irisarri

Dantza Luzea Soka dantza mistoa da, eta neskak eta mutilak zapi batez lotuta daude. Zirkulu irekian egiten den Karrika dantza edo Kalejira da.

Jadanik soilik Baztanen egiten den irri dantza da.

Irri edo joku dantza bat da. Saskitoa edo almutea ale-neurria da, bolumenarena, eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.

Egun Baztanen egiten da, baina hau soilik dantza taldeen eginkizunetan eta eskoletan.

Jada dantzatzen ez den dantza da. Esku dantza polka bat da. Bere izena eskuekin egiten den jokutik datorkio.

Aste Santuko Pazko egunean Luzaiden Bolanteen Eguna ospatzen da. Antzinako inauteriko konpartsak, dantzari eta pertsonai ezberdinez osatutako kopuru aldakor bat, goizez desfilatu eta dantza egiten du herrian zehar eta auzo batzuetan (Pekotxeta eta Bentak) eta arratsaldez frontoian dantzatzen du.

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Orriak