JAURRIETA

Katadera dantza edo Aulki dantzaren izenak, izen generiko gisa, bi dantza ezberdin biltzen ditu. Bat, zabalduena, hiru alkirekin egiten da eta dantzariak bere artean dantzatu behar dute, okertu gabe; bestea nahi adina aulki jartzen dira korro batean, beti ere, dantzari kopuruak aulkiak baino bat gutxiago izan behar du.

Herriko festetan, abuztuaren 15an soilik neskek egiten duten dantza kantatua. Dantza hau biribil itxian egiten da.

Ez da hau daukaten izen bakarra, beste izen batzuekin ere bai dira ezagunak: Jostaketa dantzak, kalapita dantzak edota joku dantzak. Irri dantza izendapenarekin parte hartzaileen eta ikusleen libertimendua helburu duten dantzak ezagutzen ditugu. Dantza hauek testuinguru informaletan dantzatzen ohi ziren: tabernan, etxean edota lan egin ondoren. XX. mendearen hasieran hasi ziren galtzen eta beraien abantzu erabateko desagerpena mende horren hirugarren hamarkadan gertatzen da.