Joku dantza hau buruz behera jarritako almute baten gainean dantzatzean datza.
Irri edo joku dantza bat da. Saskito dantza Almute dantzen familiakoa da. Bere izena, bere gainean dantzatzeko erabiltzen den tresnari zor dio (Saskitoa, Almutea, Laka) edo dantzatzeko erabiltzen den kantaren lehendabiziko hitzei (Aldapeko, Aldapeko sagarraren, Sagarraren igarraren, etab.). Baztanen almuteari «saskitoa» deitzen diote eta hortik izena. Saskitoa (edo almutea) almute bat da, ale-neurria da, bolumenarena, eta zurez egina dago. Larralde txistulariek ematen digute saskito...irakurri gehiago
Irri edo joku dantza bat da. Saskito dantza Almute dantzen familiakoa da. Bere izena, bere gainean dantzatzeko erabiltzen den tresnari zor dio (Saskitoa, Almutea, Laka) edo dantzatzeko erabiltzen den kantaren lehendabiziko hitzei (Aldapeko, Aldapeko sagarraren, Sagarraren igarraren, etab.). Baztanen almuteari «saskitoa» deitzen diote eta hortik izena. Saskitoa (edo almutea) almute bat da, ale-neurria da, bolumenarena, eta zurez egina dago. Larralde txistulariek ematen digute saskitoaren deskribapena:
Lau kantonekoa 14,1 zm barnetik eta 17 zm kanpotik; sakontasuna edo ondure 8,9 zm (Larralde, 1991, 32)
Ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmora dantzatzen da, bi oinetan txandaka jauzi eginez.
Dantza mantendu egin da Baztango bailaran eta hau, soilik, bailarako dantza taldeen testuinguruan eta eskoletan.
Dantza honen lehen partiturak Aita Donostiari zor dizkiogu. Doinuaren lehen partitura Lekarozen jaso zuen 1913an «Sagarraren adarraren iñarraren» izenpean (Donostia, 1994, 1934); ondoren Arraiozen jaso zuen 1918an («Sagarraren adarraren»; Donostia, 1994, 1915) eta Elizondon, 1919an («Sagarraren igarraren»; Donostia, 1994, 1919). Hala ere, ez zuen Saskito dantza inoiz aipatu, nahiz eta bildumaren biltzaileak kasu guztietan «"Almute-dantza" taldekotzat» sailkatzen duen.
irakurri gehiago
R.M. Azkuek doinu horren beste bertsio bat ere jaso zuen Bozaten, data adierazi gabe.
Azkenik, aita Antonio Elizalderengandik ikasi zuen Maurizio Elizaldek 1943an. «Mutildantzak (1943 )» izenburupean, baztandar mutil dantzak eta «Irri dantzak» biltzen dira Aita Donostiaren Obra Osoetan (Donostia, 1994, 1970), eta horien artean dago Saskito dantza. Kasu honetan, melodiak ez dauka abesteko moduko letrarik.
Azkenik, Xabier Larraldek eta Patxi Larraldek euren melodia (partitura eta soinua) kaleratu zuten Baztango Folklorea diskoan, oraingoan hitzez
Sagarraren adarraren iñarraren puntan
puntaren puntan,
xoria zegoen kantari
Xiruliruli, xiruliruli,
nork kantatu ote daku soñu eder hori? (Larralde eta Larralde, 1991, 32)
AURKEZPENA
MULTIMEDIA