Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa. Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.
Aita Donostiaren Euskal Eres Sorta-n agertzen zaigu dantza honen kanta, 1913an jasoa:
Sagarraren adarraren iñarraren
Puntaren puntan,
Txoria zegoen kantari:
Bai, txiruliruli,
Bai, txiruliruli:
Nork kantatuko soñu ori? (Donostia, 1921, 171)