Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa. Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta zurez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.
Azkue ez da aldaera honen jatorriaz fidatzen. Hitz batzuk Bizkaia aldeko euskara oroitarazten baitiote. Kantaren letra:
Sagarraren adarraren puntaren puntan
txoriñoa kantari
bai txiruliruli, bai txiruliruli
Nork kantaturen du kantu ori
alangoxea naiz, olangoxea naiz
onelango Etalaingo
frailea naiz eta dantzatu naiz
eta yakin ez!
norekin bai eta norekin ez (Azkue, 1925, 282)