Elizondoko Sagarraren Adarraren

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Saskito dantza, Almute dantza
Azalpena: 

Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa. Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.

Aita Donostiaren Obras Completas bilduman agertzen zaigu dantza honen kanta, 1919an jasoa:

Sagarraren igarraren

Puntaren puntan,

Txoriñua zegoen kantari:

Ai, txiruliruli,

Ai, txiruliruli:

Nork soñatuko du soñu ori? (Donostia, 1994, 1919)

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA