Jadanik dantzatzen ez den Irri dantza da.
Legasako Ipurdi dantzaren berri Baztango txistularia izan zen Antonio Elizalderengandik jaso zuen Aita Donostiak (Donostia, 1994, 2025). Koreografiaren deskribapenik ez dakar, baina doinuari erreparatuz, Baztango Ipurdi dantzaren antza izan zitekeela ondoriozta daiteke. Doinuari dagokion kanta ere eman zigun Donostiak:
Ulutena, ulutena,
ulutukulu, tukulutena (bis)
Tukulu tukulu
Tukulu tukulutena
Tena tena tena tena
Tukulu tukulutena (Donostia, 1994, 2026)