Jadanik egiten ez den irri dantza da.
Baso dantza izena jarri badiogu arren, lekukoek ez zuten izenik ere aipatu. Izan ere, nahiz eta baso bat ardoaren inguruan ez dantzatu, dantza honen oinarria Luzaideko Baso dantzarena bera da:
En Aintzioa, Lintzoain y Esnotz el último día de fiestas se bailaba alrededor de un puchero de vino que pagaba el pueblo, en Biskarreta se interpretaba este mismo baile pero alrededor de un garrafón. La danza consistía en realizar piruetas en torno al vino sin derramarlo [Aintzioan, Lintzoainen eta Esnotzen jaietako azken egunean herriak ordaintzen zuen ardo lapiko baten inguruan dantzatzen zen, Biskarretan dantza hau bera interpretatzen zen baina garrafoi baten inguruan. Dantza ardoaren inguruan piruetak egitean zetzan, ardoa isuri gabe] (Martínez & Ozkoidi, 1991, 58).