Orbaizetako Irri dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Eriño batez
Azalpena: 

Jadanik egiten ez den dantza da.

Bere esparru naturalak plaza, taberna edo/eta etxebarnea ziren. Denborarekin dantzatzeari utzi zitzaion. Dantza kantatua omen zen eta giro informal horietan dantzatzen zen.
Dantza lerro bateko korro irekian egiten zen eta, normalean, dantzaren koreografia egiteko, bikoteka egiten zen. Dantzak duen jokua gorputzaren atal batzuk (kantak agintzen dituenak) bikotekidearenarekin ukitzean datza. Gibelean ezkutatzen dena memoria ariketa da.
Gaur egun, dantza talde batzuen errepertorioaren barnean aurki daiteke dantza hau.

Dantza honen lehengo albistea A. Donostiak eman zigun. Obras Completas-ko liburukian (Donostia, 1994, 1861) azaltzen da ezen, Donostiaren eskuizkribuan «Orain besua, gero bestia» izenburuarekin agertzen den, baina hurrengo zerrendetan ez. Bildumarako hautatu den izenburua «Eriño batez» izan zen. Donostiak 1944an jaso zuen Orbaiztar batengandik. Partiturarekin batera musikarekin kantatzen zena ere jaso zuen fraide kaputxinoak:

Orain besua, gero bestia
Eriño batez, gero bestiaz
Orai eskua, gero bestiaz
Orai ukondoa, gero bestiaz
Orain matelaz, ger...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Orbaizetako Irri dantza. 2023. It.: Ortzadar
Orbaizetako Irri dantza. It.: Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldea